Sare sozialetan estrategiaren bat jarraitzeko asmoa badugu, garrantzitsua da edukiak aurrez topatu eta eskura izatea. Hori nola egin daiteke? Pocket horretarako baliabidea da.

Sare sozialak martxan jarri nahi badituzu zure enpresa/elkarte/proiektuaren berri zabaltzeko, zer zabaldu pentsatu beharko duzu aurretik.

Sare sozialak erabiltzeko orduan garrantzitsua da aurrez hainbat kontu pentsatu eta horien baitan erabakiak hartzea.

Zure buruari egin beharreko galderak:

  • Zein sare sozial irekiko dituzu? Zure lan eremua zein da? Zure lanak oso bisualak dira (Instagram)? Jardunaldiak antolatzen dituzu (Twitter)? Zerbitzuak eskaintzen dituzu (Facebook)? Bat baino gehiago ere ireki ditzakezu, baina, horretarako lehenik eta behin, sare sozial bakoitzaren erabilera ezagutu, erabiltzaileen profilen berri izan eta horren arabera erabaki beharko duzu zure produktu/zerbitzuak zein sare sozialetan izango duen zabalpen gehien.
  • Estrategia bat pentsatu. Sare sozialetan egunero denbora asko galtzea baino, hobe da tarte bat hartzea (hilabetero, adibidez), egutegi bat egin eta erabakitzea astean zenbat aldiz argitaratuko dugun sare sozialetan, zer den argitaratuko duguna eta horren arabera, eduki horien bilaketa bat egin eta hauek programatzea. Era honetan, egun batean egiteko lana litzake, eta gerora, hilabete horretan zehar jarraitzaileen iruzkinak erantzuteaz arduratu beharko ginateke, “lagunak” egiteaz, etab. baina gure proiektuarekin lotutako postak behintzat lotuta egongo lirateke jadanik.
  • Zeure buruaz bakarrik ez hitz egin. Sare sozialetan, hitzak dioen bezala, “sozializatzea” bultzatzen da. Hau da, zuk burututako lanak zabaltzeko baliabideak izan behar dira, baina horretaz gain, zure lanarekin lotutako bestelako albisteak, zure bidelagunei buruzko informazioa, etab. zabaltzea garrantzitsua da.
  • Sarean nabigatzen ibiltzen zarenean, ziurrenik, zure proiektuak jorratzen duen eremuarekin lotutako albisteak/irudiak topatzen dituzu (zuk ere horietatik ideiak eskuratu ditzakezulako eta interesa duzulako gai horietan, noski), zure proiektuaren sare sozialetan partekatzea interesgarria izan daitekena. Momentu horretan zabaltzea desegokia dela iruditzen bazaizu, jada zabaldu duzulako aurrez beste zerbait edo beste era batera egituratu duzulako estrategia, non gorde lotura horiek gerora eskura izateko? Pocket horretarako oso baliagarria da.

Pocket

Pocket webgune bat da eta bertan, sarean ikusi dituzun albiste, bideo eta bestelakoak gorde ditzakezu, euren loturen bidez.

Era errazean antolatzen da: zerrendan ikusten dituzu igotakoak eta modu horretan, ideiarik gabe zaudenean zure sare sozialetarako, bertara jo dezakezu eta ordura arte gorde dituzun albisteak errepasatu eta zein zabalduko duzun erabaki. Zuretzat interesgarriak diren albiste/bideo/irudi eta bestelakoen liburutegi moduan funtzionatuko luke, alegia.

 

 

Pocket: sare sozialetan zabalduko duguna biltzeko baliabidea