Sare sozialetara salto ematen den unean, badirudi, beste guztia ez dela existitzen. Oso ohikoa izaten da denbora asko pasatzea sareetan saltseatzen, elikatzen, informazio bila, ala besterik gabe… galduta. Garrantzitsua den hori egiteko behar dugun denbora gal ez dezagun (eguneko eginkizun nagusiak, alegia), sare sozialak optimoki kudeatu behar ditugu. Segidan, hainbat tresna aurkeztuko dizkizuegu.

 

Sare sozialak programatu

Egunero sartzen bazara sare sozialetara, eta ordubete baina gehiago pasatzen baduzu hauetan nabigatzen, ez zabiltza denbora ongi aprobetxatzen ari. Zergatik? Egunean ordu t’erdi sartuta, adibidez, astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldian 7,5 ordu dira: lan egun oso bat.

Garrantzitsua da sare sozialak optimoki kudeatzea eta denbora justua dedikatzea, ez gehiago, ezta gutxiago ere.

Zein eginkizun ditu sare sozial batek?

Asteroko eginkizunak sare sozialetan:

  1. Albiste berriak argitaratu, estrategiaren arabera zehaztutako kopuruan.
  2. Aipamenik ala iruzkinik izan badugu, erantzun.
  3. Jarraitzen ditugun proiektu eta pertsonen azken albisteak begiratu.
  4. Jarraitzen ditugun proiektu eta pertsonen albisteen gainean iruzkinak egin.

Hileroko eginkizunak:

  1. Estatistiken jarraipena
  2. Proiektu eta pertsona inspiragarriak eta lagunkoiak jarraitzen hasi.

Zein tresna dira lagungarri modu eraginkorrean kudeatzeko sare sozialak?

Eginkizunak zein diren zehaztu ondoren, hauek arinago garatzeko tresnez hitz egingo dizuegu. Alde batetik, programatzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Hau da, astean behin sar gaitezke sare sozialetan eta asteko edukiak programatu. Momentu horretan bertan, egin ditzakegu asteroko gainontzeko zeregin nagusiak (2-4 puntuak). Horrela, asteko egun batean kontzentratuko genuke sare sozialei dedikatzen diegun denbora, eta ziurrenik 2 orduren bueltan egina izango dugula lan hau.

Sare sozial batzuk (Facebook-ek kasu), albisteak argitaratzeko momentuan bertan eskaintzen dute programtzeko aukera. Deskargatzeko materialetan gehitu dugu Facebook-en nola programatu eta publizitatea egin azaltzeko pausoen zerrenda. Gainontzean, badaude tresna ezberdinak hainbat sare sozialetan aldi berean programatzen laguntzen dutenak, baina, guk Hootsuite gomendatzen dizugu (bere doako bertsioan hiru kontu ezberdin kudea daitezke).

Hootsuite erabiltzeko oinarrizko nozioen gidaliburua ere deskargatzeko materialetan topatuko duzu.

Gogoratu: programatu eta ez galdu denbora ; )

Gozatu egunaz!!

Sare sozialak arinago kudeatzeko tresnak