Sare sozialak ingurune egokia izan daitezke zure jardueraren berri jendartean zabaltzeko. Baina, denetan egon behar al da? Zer eta nola idatzi? Egunero eguneratu behar al dira? Sare sozialen estrategia nola egin azalduko dizugu jarraian.

Sare sozialen estrategia finkatzeko urratsak:

    • 1) Helburuak zehaztu: zer lortu nahi duzu sare sozialen bitartez? Horren baitan erabaki beharko duzu zein sare sozialetan egotea komeni zaizun. Izan ere, sare bakoitzak bere abantaila eta desabantailak dauzka, bere aukera eta mugak. Behin erabiliko duzun edo dituzun sare sozialak zehaztuta, bakoitzean zein irizpide jarraituko dituzun pentsatu beharko duzu (bezeroak lortu, fidelizatu, zuzeneko harremana izan, irudia zabaldu, etab.).

 

    • 2) Edukiak prestatu: sare sozialetan edukiek dute garrantzia. Interesgarria bada esaten duzuna, hartzaileek eskertuko dizute. Horregatik, aurre-lan bat egin beharko duzu eduki interesgarriak bilatzeko (zure jarduerarekin, sektorearekin eta zure printzipioekin bat datozenak, alegia) edo zuk zeuk sortzeko. Erabili imanigazioa, irudi erakargarriak, hitz esanguratsuak eta eman xarma zure perfilei!

 

    • 3) Programazioa: sare sozialetan denbora azkar pasatzen da eta maiz denbora galtzeko bidea izaten da. Gure denboraren kudeaketa egokia izan dezagun, garrantzitsua da astean behin, adibidez, asteko edukiak programatzea. Sare sozial gehienek horretarako aukera ematen dute argitaratzeko botoiaren bueltan. Baina, badaude, Hootsuite bezalako tresnak, non, hiru sare sozialeko kontuak programa daitezkeen leku beretik.

 

    • 4) Publizitatea: nahiz eta gure edukiak aurrez prestatu, ildo komunikatibo bat landu, eta edukiak konstantziaz argitaratu, bide horretatik jendarteko zirkulu batera iritsiko gara soilik. Hori dela eta, estrategikoki pentsatu behar da eta publizitatea noiz eta zein edukirekin egin aztertu: sare sozialetan publizitatea egiteak ez du kostu gehiegi, eta eragina, berriz, handia izan daiteke (beti ere, jartzen dugun edukiaren eta horrekin lortu nahi dugun helburuaren arabera).

 

    • 5) Estatistikak: argitaratzen ari garen edukien jarraipena egitea ezinbestekoa izango da, gure ingurunean interesa pizten dugun jakiteko. Horretarako, sare sozial gehienek atal bat edukitzen dute estatistikekin, baina, guk geuk sor genezake excell bat, non, hileroko datu esanguratsuenak bilduko ditugun. Horrela, urtearen amaieran, hilabete emankorrenak ala ahulenak identifikatuko ditugu eta emaitza horren baitan, erabakiak hartu datozen hilabeteari begira (eduki ezberdinak sartu, publizitatearekin indartu, etab.).

 

    • 6) Hobekuntzak: aurreko bost urratsak egiten ditugunean, sare sozialetan gure markak duen posizioaren perspektiba orokorra lortuko dugu. Erabakiak hartzeko unea iritsi da: aukeratutako sare sozialak egokiak dira nire jarduerarako? Salmentak handitzeko balio dit kanal honek? Bezero berriak interesa erakutsi dute nire jarduerarekiko?

 

Sare sozialen estrategia