This post has already been read 38 times!

Lanean eserita (edo zutik) inspirazioa “nahi gabe” iritsiko dela uste dutenentzat berri txarra dugu gaurkoan: ez da hala. Sormena landu egin behar da eta ideia polit edo interesgarriak edozein unetan irits daitezken arren, landu egin behar da.

Sormena landu egin behar da, ez da automatikoki etortzen. Oso pertsona sortzaileak izan gaitezke eta ideia zoragarriak izan ditzakegu gure proiektua aurrera eramateko unean: dendako erakusleihoak apaintzeko unean, formakuntza berritzaileak pentsatu edo garatzeko, produktuak sortzeko, etab. Baina, ideia horiek ez zaizkigu “zain” gaudela iritsiko, lana egin behar dugu eta gure sormena dantzan jarri. Horretarako modu ugari daude eta norberak dituen beharren arabera batzuk edo besteak erabiliko ditue.

Estrategiaren zati garrantzitsua da irudimena lantzearena, are gehiago ekintzaile batentzat. Une oro sortzen, berritzen, reziklatzen egon behar gara eta unean uneko beharretara egokitu behar ditugu gure zerbitzu edota produktuak.

Sormena lantzeko irizpideak

Taldeen sormena indartzeko hamar aholku ematen dizkigute webgune honetan. Ez gara aholku zaleak, norberak bere bidea egin behar duela uste dugulako, baina ideia berrien berri izatea beti izaten da aberasgarria, beraz, xeheago jakin nahi izanez gero, hemen klik.

Koloreak erabiltzen al dituzue ideiak arbelean edota koadernoan apuntatzeko unean? Zuen bulego/denda/etxetik ateratzen al zarete paseo bat eman edota kanpoko “bizitza” horrek eskain dezakenarekin inspiratzera? Sormen krisiaz idatzi genuen duela denbora bat eta gaurkoan hainbat irizpide eskaintzen dizkizugu, zuk aukera ditzazun egokien datozkizunak.

Dinamika desberdinak daude, norberaren egoeraren arabera moldagarriak direnak. Ez da gauza bera bakarrik ekitea edo talde txikian/handian egitea. Horrek baldintzatuko du sormen prozesua, erabil ditzakegun baliabideez gain. Beraz, norberak beste inork baino hobeto daki zein izan daiteken sormena lantzeko bidea, baina, horren inguruan irakurri eta modu desberdinen berri izatea ondo dago. Modu bat ez da beste baino hobea, ez eta okerragoa ere, norberari funtzionatzen diona da ondo dagoena eta ziurrenik hori ere proiektuaren eta norberaren momentuaren arabera aldatuko da. Beraz, mugimenduak, aldaketak, errespetatu eta sormena lantzen joan. Gozatu prozesuaz eta ez ahaztu, sormena landu daiteke! 😉

 

Sormena landu egin behar da