2021. urtean zehar Instagramek eskaintzen dituen harremantzeko moduak aprobetxatu genituen ekintzaile batzuekin hitz egiteko. Gaurkoan post honetan bildu ditugu sare sozial horren bidez egindako elkarrizketa, ez duzuenok ere ekintzaile gazte eta ausart hauek ezagutu ditzazuen 😉

 

Lehengo urte gorabeheratsuari aurre egiteko sare sozialak oso garrantzitsuak izan ziren beste ekintzaileak ezagutu eta euren proiektuak zuzenki jarraitu eta hauspotu ahal izateko. Hori bultzatu genuen Instagram bitartez zuzeneko elkarrizketak eginez ekintzaile batzuekin.

Gaurkoan post honetara ekarri ditugu Instagramen ikus ditzakezuen elkarrizketa hauek, zuentzat ere baliagarriak izango direlakoan. Zure proiektuaz hitz egin nahi baduzu edota horrelako elkarrizketa bat egitea lagungarri izango zaizula uste baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan! Aurrez aurre ez izan arren, elkarren berri izan eta harremanak mantentzea oso aberasgarria eta lagungarria da ekintzailetzaren bide honetan. Animatu zure proiektua aurkeztera! 😉

Kool Studio

Kool Studioko Karmelerekin hitz egin genuen eta Lasarten daukaten dendaren bira birtuala egiteaz gain, beren filosofiaren oinarria eta lan egiteko baloreen berri ere eman zigun elkarrizketa atseginean. Ikusi nahi baduzue, hementxe duzue bideoa irudian klik eginez gero:

 

Mila esker, Karmele eta zorte on zuen bidean, oparo eta aberasgarria izan dadila!!

Sustrai Ongizate Zentroa

Bestetik, Sustrai Ongizate Zentroko Sonia eta Oihanerekin izan genuen solasaldia hilabete batzuk geroago, Instagramen ikus dezakezuen moduan eta elkarrizketa hura ere hona ekarri dugu, ezagutu ditzazuen eta euren lan egiteko modua eta zerbitzuen berri izan dezazuen. Mila esker neskak zuen denbora eta ilusioagatik, ibilbide luzea izatea opa dizuegu!

 

Sustrai Ongizatea eta Kool Studiori elkarrizketak
Tagged on: