Udan gaude bete-betean eta irakurketa gomendio batzuk elkartrukatzea luxuzko informazio-trukaketa dela deritzogu. Elkar zaintzeko modu bat izaten da norberari modu batera edo beste bete dioten kultur baliabideak gomendatzea. Eutsi hori egiten duten lagunei!
Honatx irakurketa gomendio batzuk, eta animatzen bazerate, zuenak ere atsegin handiz entzungo genituzke:
- Eraikuntzarako materiala, Eider Rodriguez
- Emakumeak, arraza eta klasea, Angela Davis
- Kontrako eztarritik, Uxue Alberdi
- Nora ez dakizun hori, Irati Jimenez
- Emariak, Kalaka
- Amek ez dute, Katixa Agirre
- Moio, Kattalin Miner
- Karena, Alaine Agirre
- Ez erran inori, Maddi Ane Txoperena
- Ez dakit zertaz ari zaren, Ana Malagon
- Larruazalaren periferiaz haraindi, Silvia Federici
- Gure genealogia feministak, Emagin
Maite dugu irakurtzea eta urtean zehar denbora asko ez badugu ere, uda bada hizkiz, hitzez, kontzeptuz eta ideia berriz hornitzeko garaia!
Goza dezagun!
Udako irakurketa gomendioak