Urte amaierarekin batera, itxiera ugari datoz; baina, ez gure proiektuena, ezta? 😉

Egutegiko urte amaierarekin batera, itxiera ekonomikoa dator, urteari agur esateko eguna, bixitan gabonen bueltan etorri diren lagun eta familikoak despeditzeko momentuak, etab. Baina, gure proiektuek 2023an ere aurrera egingo dute, ezta?

Azken urteak ekintzailetzan ohikoa den ezjakintasuna gainditu eta une oroko aldaketa ekonomikoak, sozial eta politikoak bizi izan ditugu. Gure proiektuetan horrek duen eragin zuzena kontuan izanik, ez da xamurra izan aurrera egitea.

Berez ekintzaile txikiok ditugun oztopoei, sozialki bizi izan ditugun egoera latzak batu zaizkio. Baina, une honetara iritsi bagara, espero dugu hurrengo urtean ere elkarren berri izango dugula eta proiektuak edukiz eta zerbitzuz betetzen segiko dugula, denon artean osatu dugun ekintzaile sarea handituz eta gizartea aberastuz proiektu txiki nahiz handiekin.

Goxa ezazue urte amaiera eta datorrena ilusioz eta gogoz beteta iritsi dadila!

Urte hau bukatzen da, baina, gure proiektuak ez