Urtea berehala pasatzen da, oharkabean, eta aurrera egiten jarraitzeko garrantzitsua da gelditzea eta atzera begira jartzea. Nola joan zaigu pasa den urtea?

Atzera begira balorazioa

Urteek hilabete eta egunak ematen dizkigute, eguneroko lana eginez, helburu txiki eta handiak betetzen joateko. Plangintza betetzen joatea, berriz, eguneroko lanean txertatu behar dugun zeregina da. Hori aurreikustea da egin beharreko lehen lana, baina, bigarrena, plangintza hori exekutatzea.

Behin urtea pasata geure buruarekin zintzo portatuz, balorazio erreala egitea dagokigu. Horretarako, faktore ezberdinak hartu behar ditugu kontuan:

  1. Sentsazioak eta sendimenduak: nola sentitu gara lanean, bezeroekin, hornitzaileekin, elkarlanean? Urtean izan ditugun proiektuen arabera, sentsazio eta sentimenduak sailkatzea zeregin garrantzitsua da. Honek, aurrera begira zein bide den guretzat aberasgarria eta osasuntsua jakiten lagunduko digu.
  2. Alderdi ekonomikoa: urtean izandako gastu eta sarrerak bildu behar ditugu taula banatan, eta eskainitako zerbitzuak multzokatuta, zerk ekarri dizkigun sarrerak eta zerk ez, ikusi. Balorazio ekonomiko honek, erakutsiko digu hurrengo urtean zein zerbitzu indartu behar den, ala zein baztertu.
  3. Ekintzaile izatetik jarduera kontsolidatzera: lehen urteak ekintzaile moduan egiten badira ere, iristen da momentu bat zeinak jarduera kontsolidatu dela adierazten duen. Momentu horretan, ziurrenik, urrats bat aurrera egin behar da: norbait kontratatzea ala proiektua beste norbaitekin elkarbanatzea. Horretarako, noski, alderdi ekonomikoak bermatu behar du kostuak estaltzeko moduko sarrerak bermatuta ditugula urte osoan zehar.
  4. Etorkizunera begira: zein zerbitzu gustatzen zaigu eskaintzea? zein proiektu pertsonal garatu nahi dugu profesionalki? norekin gustatuko litzaiguke elkarlan bat egitea? Amesteko gunea ere izan behar du balorazio honek, etorkizunean proiektu motibagarriak izateak, egunerokoan pozik lanean aritzea baitakar.

 

Aurrera egiteko, atzera begiratu behar da.

Urtearen balorazio kualitatiboa egiteko, berriz, ahulgune eta indargune pertsonal eta profesionalen hausnarketa aproposa da. Horretarako, zerrenda bana egitea dagokigu: zein ahulgune izan ditugu proiektu bakoitzean? Zein indargune? Horiek identifikatu ondoren, hauei aurre egiteko moduak zein diren pentsatu beharko dugu.

Nola egin aurre gure ahulguneei?

Formakuntza beti da ahulguneak estaltzeko bide eraginkorra: online formakuntza, presentziala, laburra, luzea… gaur egun aukera infinitoak ditugu autoformatzeko. Beraz, bilatu zure beharrak eta formatu!

Beste aukera bat, elkarlanean aritzeko pertsonak bilatzea da. Horrela, geure ahulguneak euren indargune izan daitezke eta bien artean proiektua sendotzeko gitza izan dezakezue.

Urteko balorazioa egiteko urratsak