This post has already been read 24 times!

Noizbait jarri al zara pentsatzen zein arlotan ekiten dugun emakumeok eta zergatik?

Pentsatzen jartzen bagara gure inguruan ezagutzen ditugun ekintzaileengan… gizonek zein proiektu mota dituzte? Eta emakumezkoek? Zein proiekzio nahirekin sortzen dituzte gizonezkoek beren proiektuak? Eta emakumezkoek?

Jada badakizuen moduan, txikitatik jasotzen dugun hezkuntzak eragiten digute gerora hartzen ditugun erabakietan. Goi mailako ikasketetara jotzen badugu, giza zientzietan askoz emakume gehiago topatuko ditugu gizonezkoak baino; ingenieritzetara jotzen badugu, aldiz, alderantzizko panorama izango dugu. Hau guztia ez da kasualitatea eta innatoki gure barruetan dugun zerbait. Jasotzen dugun hezkuntzak emakumeak bide batetik bideratzen gaitu eta gizonezkoak, bestetik.

Hori dela eta, ekintzaileetara jotzen dugunean ere desberdintasun nabariak topatuko ditugu beren proiektuetan, eta hau ere ez da kasualitatea izango. Emakumeon proiektuak, orokorrean, bertako beharrei erantzungo dieten proiektuak izaten dira, txikitasunetik sortuak eta txikitasunera bideratuak; horrela heziak baikara gu ere. Gizonen proiektuak, baina, proiekzio handiarekin, gehienetan langileak kontratatuz eta arrisku gehiagokoak izaten dira.

Emakumeak zuhurragoak omen gara eta zor gutxiago izaten ditugu gizonekin alderatuz. Honek ere badu arrakasta hitzarekin ulertzen dugunarekin zerikusia. Emakumeok nahiago izaten dugu proiektu bat profesionalki aseko gaituena, gure gastuak kubritzeko nahikoa izango dena eta ordutegi malguarekin. Gizonek, bestalde, arrakasta diru asko irabaztearekin, nazioartean ezaguna izatearekin, etab. lotzen dute.

Orokorrean ari gara betiere, badaude esaten ari garen honekin bat egiten ez duten emakumeak edota gizonak; baina, azken urtetako datu eta tendentzien emaitza aipatzen ari garen hauxe da. Eta, esan bezala, ez da kasualitatea.

Horrek ez du esan nahi batzuk edo besteak aldatu behar garenik, baizik eta errealitateaz jabetu eta elkar laguntzea aberatsa izan daitekeela. Aniztasuna beti da aberasgarria eta baita ekintzailetzan ere, noski.

Zein arlotan ekin duzu zuk?

Zein arlotan ekiten dugu emakumeok?