This post has already been read 50 times!

Ekion webgunearen helburu nagusia ekintzaileei baliabideak eskaintzea da.

Zein baliabide?

Ekiterakoan baliagarriak izan daitezken programen informazioa, diru laguntzak non eta nola eskuratu daitezken jakitea, egunerokoa era egokian antolatu ahal izateko pausoak eta askoz gehiago topatuko dituzu Ekion webgune honetan.

Baliabide tekniko horiekin batera, emozioei garrantzia eman nahi diegu Ekion proiektuan. Ekintzaileen bidean emozioek eguneroko lanean eragin handia dute. Hori dela eta, emakume ekintzaile ugariri elkarrizketak egingo dizkiegu, besteak beste, beren emozioez galdetzeko. Horien guztien eta webgunera joko duten ausart ororen bidaide izan nahi dugu.

Zer da Ekion?