This post has already been read 37 times!

Denborarik ez dugula dirudien jendarte honek eztanda egin du eta etxean geratzera behartu gaitu egoerak. Orain denbora badugu, baina zertan igarotzen dugu?

Zer egiten dugu gure denborarekin? Orain arte egunerokoan entzun eta esan ohi genuen, “alde batetik bestera nabil egun osoan zehar… ez dut ezertarako denborarik!”. Bizitzen ari garen egoera honek, aldiz, gelditzera behartu gaitu, etxean gehiago egotera. Baina… entzun eta esaten jarraitzen dugu ez dugula denborarik, egunak ordu gutxiegi dituela. Noizbait jarri al zara pentsatzen eguneko orduak zertan ematen dituzun? Lanean? Haurrekin? Lotan? Telebista ikusten? Irakurtzen? Lagun edota familiarekin? Parrandan?

Denbora ondo kudeatzea ez da erraza. Baina, argi dagoena da jendarte kapitalista honek une oro zerbait egiten egotera behartzen gaituela, bestela badirudielako ez garela denbora aprobetxatzen ari. Hori da txikitatik jasotzen dugun mezua: lanean edo ikasten, edo etxea garbitzen edo norbaitekin zerbait hartzen… zerbait egiten egon behar gara, probetxuzko pertsonak, onargarriak, alegia. Baina, horrek, aldi berean, denborarik ez dugula sentitzera garamatza.

Denborak birpentsatu

Gure baloreak birplantzea noizean behin egin beharreko ariketa da eta hor gure denborei ere erreparatzea. Benetan denborarik gabe bizi garela sentitu nahi dugu? Bizitza bakarra izan eta urte bat pasa eta bestea, horrela jarraitu nahi dugu? Hala bada eta zoriontsu bazara, aurrera! 😉 Baina, bestela, ondo legoke denborak birplanteatzea eta erabakitzea zertan igaro nahi dugun. Laneko orduak ezingo ditugu aldatu, baina, adibidez, ordu extrak sartzen badituzu, ondo legoke pentsatzea ea beharrezkoak diren urte osoan zehar. Argi baitago lana ez dela amaitu eta ordu extrak sartzen egon zaitezkela bizitza osoan zehar… Telebista aurrean hainbeste denbora pasatzeak, adibidez, ondo egiten dizu?

Alde batetik, egunerokoan orduak zertan pasatzen dituzun pentsatu lehendabizi eta gero, ea horrek ondo sentiarazten zaituen. Ez bazaude oso gustura, zer aldatu dezakezun pentsatu. Adibidez, deskantsu falta somatzen baduzu eta horren ondorioa telebistaren aurrean, gauetan denbora gehiegi pasatzen duzula bada. Jarri alarma bat X denboraren ostean eta behartu zure burua ohera joatera, errutinak aldatu eta hobeto sentiarazten joateko. Adibide honekin bezala, beste hainbatekin. Sor ditzagun egunerokoak aurrera eramateko modu osasuntsuagoak, gu geu zoriontsu egingo gaituztenak. Merezi dugu.

Zure denborak eta bizitzaren erritmoak