Aitziber Garmendia Mendizabal zaldibiarra da eta 1982 urtean jaio zen. Zuzenbidean Lizentziatu arrean, aktore ikasketak ere egin zituen eta aktore lanagatik hartu du ospea. Ibilbide oparoa dauka dagoeneko egina, Euskal Herri mailan eta baita nazioartean ere.
EITBn Martin telesailean abiatu zuen aktore ibilbidea (2003-2009 urte artean), eta orduz geroztik, gelditu gabe dabil genero anitzetan.
Pelikulei dagokienez, Sukalde kontuak (2009), Mugaldekoak (2010), Anfitrioi berezia (2012), Alaba zintzoa (2013), Ocho apellidos vascos (2014), Txarriboda (2015), Erlauntza (2020) izan dira parte hartu duenetako batzuk. Telesailei dagokienez, Martin (2003-2009), Mi querido Klikowsky (2009), Allí abajo (2017-2018), El vecino (2019), Muertos S.L (2024-2025) modukoetan parte hartu du, edo hartzen ari da gaur egun.
Telebistako programa ezberdinetan ere sketch aktore moduan paper ezberdinak egiten aritu da, hala nola, Irrikitown (2014), Euskalduna naiz, eta zu? (2017), Gure kasa (2017-2020) edota Barre librea (2020-2021).
Komedian abila da Garmendia, publikoaren barrenak astintzen ditu bere naturaltasun eta ganorak, baita draman ere. Aktore bikaina da. Eskerrik asko Aitziber egiten duzun lanagatik!!