Autonomoek ez dute kontabilitate libururik aurkeztu behar ogasunaren aurrean, baina, bai kontuen hiruhileko laburpen bat. Lan hori errazteko, tresna bat luzatzen dizuegu, modu errazean hilero gastu eta sarrerak sartu ditzazuen eta ondoren, dagokizuen zerga betebeharren ereduak bete ahal ditzazuen.

Esan bezala, autonomoek ez dute kontabilitate libururik izateko obligaziorik, baina, hiruhilero bai aitortu behar dituzte izan dituzten gastu eta sarrerak, eta horien baitan sortutako BEZak.

Gastu eta sarrerak kontabilizatzeko metodologia:

Faktura asko paperean jasotzen ditugu eta beste batzuk digitalki. Horregatik, komeni da guztiak paperean ala guztiak digitalki gordetzea. Hau da, gehienak paperean jasotzen baditugu, komeni da digitalki jasotzen ditugun horiek inprimatzea, eta karpeta batean jasotzea hileko eta hiruhileko faktura guztiak. Berdin, digitalki. Gehienak digitalki jasotzen baditugu, komeni da paperean jasotzen ditugun horiek eskaneatu eta guztiak digitalki izatea.

Fakturak hilabeteka ala hiruhilabeteka gorde behar ditugu, eta gomendio moduan, komeni da behin aitorpenerako erabilitako data, eguneroko karpetatik kentzea. Karpeta handiago batean gordetzea, alegia. Hau da, karpeta fin batean gordeko ditugu indarrean dauden hiruhilekoko faktura guztiak, eta behin aitorpena egin ondoren, anilladun karpeta batean (non GASTUAK izena eduki dezaken) gordeko ditugu dagokion urtea eta hiruhilekoaren izena argi jarriz plastiko ala separadorearen azalean.

Gastu eta sarrerak digitalki kontabilizatzeko tresna:

Digitalki, berriz, excell taula batean kontabilizatzea da errazena. Lotura horretan ikusiko duzue, alde batetik gastuak eta bestetik sarrerak sartzeko datu batzuk txertatu behar dituzuela. Taulak berak kalkulatuko dizu BEZa, gastu totala eta sarrera totala. Ondoren, horiek beharko dituzu zerga betebeharrak betetzeko.

Hiruhileroko orritxo bat sortu, eta dagokion hiruhileroko izena jarri (1, 2, 3 ala 4). Horrela, erraz ibiliko zara hiruhilero batetik bestera nabigatzen, eta kontsultak egiten.

Ordena eta ohitura:

Orden minimo hau ematea eta fakturak kontabilizatzeko egunero, astero ala hilero tarte bat hartzea ohitura onak dituzu kontuak egunean eta ongi eramateko.

Gainera, honek, burua argiago izaten lagunduko dizu, kontuak argi izanda norantza joan behar duzun jakitea errazagoa baita (kontuei begiratuta zure ahulgune eta indarguneak zein diren hilero ala hiruhilero jakingo baituzu).

Antolatu eta eskertuko duzu ; )

Autonomoen kontabilitatea