Benita Gorostizu Imaz Altzagan jaio zen 1915 urtean, eta 1981ean hil zen. Baserritarra zen, etxeko lan eta zaintzen ardura zuen eta euskal idazlea izan zen. 12 seme-alaba zituen, eta bere irakurzaletasunaren ondorio, euskaraz alfabetatu gabea izan arren, euskaraz idazten zuen egunero. Horrez gain, seme-alaben irakaslea ere bazen.
Idatzietako gai nagusiak bere kezkak ziren, baita gogoetak ere: emakume eta gizonen arteko berdintasun aukeren falta, nekazaritzaren desagertzea, herri txikien etorkizuna…
Umezurtz geratu zen 15 urterekin, eta 12 urtera arte eskolara joan ahal izan zen. Denbora tarte txikia izan bazen ere, buruargia zenez, probetxu handia atera zion ikasitakoari: kaligrafia onekoa zen, eta ez zuen ortografia akatsik egiten, matematiketan ere iaioa zen.
Urteetan bere idatziak jaso ziren, eta testu guztiak ia gordeak egon badira ere, 1971 urtean Zeruko Argian artikulu bat argitaratu zuen: “Goierriko emakume batek” sinadurapean.
Benita Gorostizu Imanez idazlan hauek ezagutzen dira:
- Fikziozko solasaldi luze bat amona eta bilobaren artekoa: Amona-bilobak kontu-kontari: hiru aldeko ikasbidea.
- Iritzi-testuak eta bertsoak:
- “Emakumea dela eta” 1971
- “Emakumea dela eta, orain ere” (data ezezaguna).
- “Esnea dela eta ez dela” 1950
- “Semearen dotea” 1975
- “Iñaki Linazasoro Tolosako alkateari” 1981
- “Barrungo minak” (data ezezaguna)