Feliciana Setoain Arostegi Luzaiden jaio zen 1912an eta Zuraiden hil zen 96 urterekin 2008an. Idazle, musikari, piano irakasle eta musikologo nafarra izan zen.
Oinarrizko ikasketak Luzaiden eta Hondarribian egin zituen, eta Uztaritzen amaitu zituen. Gaztetan, euskararen alde ziharduen Iparraldeko “Eskualzaleen Biltzarra” mugimenduarekin izan zuen harremana. Ondoren, kargu altuko mugazain batekin ezkonduta, Madrilera joan zen bizitzera. Bertan, musika arloan topatu zuen lanbidea, eta piano-irakasle gisa aritu zen aharik eta alargundu zen arte. Alargunduta Luzaidera bueltatu zen, eta ahizparekin bizi izan zen.
Euskal musika herrikoia biltzen aritu zen urte luzez eta bilduma anitz jaso zituen. Hala ere, ikerlari batzuk oraindik ere bilduma hauek aurkitzeko lanetan dihardute.
Aurrez esan bezala, idazlea ere bazen, eta 1960 urtean Luzaide aldizkarian hasi zen idatziak argitaratzen eta baita Vianako Printzipearen Institutuak ekoizten zuen gehigarrian ere. 1968 urtean Mozkor kondu ipuina idatzi zuen.
Ikus-entzunezkoa: Feliciana Setoain
Feliciana Setoainen inguruko biografia ikus-entzunezko honetan ere ezagutu dezakezue:
AnimaEuskera.eus webgunean bildu dute bai ikus-entzunezkoa eta baita bere biografiaren inguruko komikia ere.