Itxaro Borda Xarriton Baionan jaio zen 1959 urtean, eta egun, idazle eta postaria da. Historian Lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean, eta ibilbide oparoa izan du geroztik, bere historia propioa idatziz.

Literatur arloan, 1982 urtean Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, Luzien Etxezaharretaraekin batera. 1990eko hamarkadan, Seaskako presidentea izan zen. Euskal abeslarientzako letrak idazten ditu eta artikuluak euskal prentsarako: urte askotan Berriako kolaboratzailea izanik. 2022an euskaltzain oso izendatu zuten.

Asko idatzi du Bordak, idazle oso oparoa dugu gure plazerrerako: poesia, narrazioa, eleberria, saiakera, kronika, antzerkia… genero gehienetan aritu dela esan daiteke. Itzulpegintzan ere lan mardula egin du, euskarara ekarritako lanak asko baitira, bereziki, aldizkari literario formatuan (Maiatz aldizkariaren barruan).

Bere zenbait lan:

Eleberriak

  • “Basilika” 1984
  • “Udaran betaurreko beltzekin” 1987
  • “Bakean ützi arte” 1994
  • “Amorezko pena baño” 1996
  • “Bizi nizano munduan” 1996
  • “% 100 basque” 2001, 2002ko Euskadi Saria
  • “Zeruetako erresuma” 2005
  • “Jalgi hadi plazara” 2006
  • “Ezer gabe hobe” 2010
  • “Boga boga” 2012
  • “Susmaezinak” 2019
  • “Kripton 85” 2019
  • “Euri zitalari esker” 2021

Liburuak

  • “Bizitza nola badoan” 1984
  • “Krokodil bat daukat bihotzaren ordez” 1986
  • “Just Love” 1988
  • “Bestaldean” 1991
  • “Orain” 1998
  • “XX. mendeko poesia kaierak” 2000
  • “Hautsak errautsa bezain” 2002
  • “Noiztenka” 2007
  • “Ogella Line” 2009
  • “Kalahari of love” 1986
  • “Abaro” 2020
  • “Itzalen tektonika” 2024

Itxaro Borda

Itxaro Borda

Itxaro Borda Xarriton