2023a hasi berri dugu eta horrekin batera, Korapilatzen podcasteko lehen saioa dugu entzungai gaurkoan! 😉
2023a martxan dugu jada, eta horrekin batera, gure podcasteko saioak! Gaurkoan, urtarrila izanik, urte berri honen inguruko hausnarketa da entzungai duzuena.
Nola zaudete? Nola daude zuen proiektuak? Zer egin aurrera egiteko proiektua bertan behera utzi behar izan dugunean? Galdera hauen inguruan aritu gara.
2023a nola hasiko dugu?
Gu gogoz hasi gara! Proiektu polit eta interesgarriak ditugu esku-artean eta oso pozik gaude. Zuek? Zein egoeratan daude zuen proiektu eta egunerokotasunak?
Urte berriak ilusionatzeko moduko proiektu eta bideak ireki ditzala. Gure saioak entzuteak laguntzen badizu, hementxe duzu horretarako lotura.
2023aren hasieraz