Abiatu dugu martxoa eta hilabete honekin batera, emakumeak entzun eta ikusteko aukera dugu.

Baina, apirilean, maiatzean, ekainean… berriro gizonak entzun eta ikusten ditugu leku guztietan. Martxoan, emakumeen nazioarteko eguna dela eta, emakumeetaz gehiago hitz egitea ondo dago, noski. Une hori aprobetxatzea emakumeen egoeraz hitz egin eta hausnartzeko, garrantzitsua da. Baina, urte osoan zehar izan beharko litzateke hori. Urte osoan zehar lan egiten dugu gizon eta emakumeek arlo desberdinetan. Egia da egoera pixkanaka aldatzen ari dela eta geroz eta emakume gehiagoren berri dugula, baina, proportzioak oraindik oso desberdinak dira.

Horren inguruan hausnartu dugu gaurkoan. Zuk… zer pentsatzen duzu gai honen inguruan?

2024ko martxoa: emakumeez