Uztailan murgilduta gaude dagoeneko eta urtea badoa ohartzerako. Ez zaizue gertatzen nahi baino azkarrago pasatzen dela denbora? Ez duzuela egunerokoan tarte esanguratsurik ateratzen aisialdiaz gozatzeko? Deskonexiorako ideiak dakarzkigu gaurkoan, uztailak horretarako bide eman dezakeela iritzita.

Liburu bat:

Beti gustatzen zait irakurgai bat izatea eskuartean, baina, azken boladan ez dut argitaratu berri diren liburuen berri izateko denborarik hartu. Horregatik, lagun edo senitarteko batek liburu bat gomendatzean edo uztean, txoratzen jartzen naiz.

Ainhoa Urien Telletxeren Ehun zaldi trostan ari naiz irakurtzen. Eta asko ari zait gustatzen. Feminista, filosofoa, idazlea, gai jartzailea, pilotaria eta palista.

Joko bat:

Lagun artean edo familian barre batzuk botatzeko eta irudimena askatzeko paregabea iruditzen zait Dixit jolasa. Mahai-jolas moduan saltzen da, baina, karta gehiago eskura daitezke aparte. Jolas honetan adin tarte ezberdinetako pertsonek joka dezakete, eta aparta da elkar gehiago ezagutzeko.

Aplikazio bat:

Ezagutzak zabaltzea gustukoa izan dezakegu pertsonok, baina, beti ez daukagu burua teoria edota eduki marduletarako. Horregatik, EmariApp jokoa ederra da, momentu labur batean eguneko galdera erantzun eta emakume erreferente berri bat ezagutzeko. Edota dagoeneko ezagutzen duzun horrekin puntu asko lortzeko!

Bakarka jolastu daiteke baina taldeak ere sortu litezke, eta pike sano bat sortu lagun artean edota familian.

 

Zuek ere deskonexiorako ideiak badituzue, mesedez, helarazi sare sozialen bitartez! Beti baitira ongi etorriak aisialdiaz gozatzeko baliabide berriak!

Deskonexiorako ideiak