Gaurkoan atzera egingo dugu salto, 1899 urtera, hain zuzen ere. Orduantxe jaio zen Errose Bustintza, Mañariako poeta eta idazlea. Bere lan gutxi berreskuratu dira, asko ez zituelako bere izenez sinatzen, eta beste asko, bidean galdu direlako.

Alabaina, poesia hau bere izenez sinatua heldu zaigu gure eskuetara:

«Txoria banintz ortxe nengike

neure abia gaiñe orretan

kantuz lertzeko ordu orotan

maitemiñezko didar zal orri

goitik yatorko doia-iturri

niretzat beti oso pozgarri».

Errose Bustintza

 

Gerra garaian Iparraldean urte batzuk pasa bazituen ere, Mañarian bertan jaio, bizi eta hil zela dakigu. Eta garaiko euskarazko aldizkari ezagunenetan argitaratzen zituela bere idazkiak ere bai:

Euzkadi egunkaria (1930-36), Euzko-Enda (1939-40), Gernika (1951), Karmel (1956), Jesus’en Biotzaren Deya (1952), Anaitasuna (1952), etabarretan.

Zertaz idazten zuen Errose Bustintzek?

Kontalari aparta zenez, Mañaria inguruko pertsonekin elkartzen zen eta bertako istorioak, esamoldeak, eta gertaerak jasotzen zituen. Ondoren, bere imaginazio handiaz baliaturik, ipuin oso burutsuak, ideiaz josiak eta detaile entologikoz sortzen zituen. Garaiko euskal literaturako beste kideen artean ezaguna zen Errose, eta kritika onak jasotzen zituen bere lanak. Ipuinez gain, olerki eta kantu-letrak ere sortu zituen, eta libururik argitaratu ez bazuen ere, bere lan guztien bildumarekin liburu aparta argitaratu zatekeela zioten kideek.

Gazte hil zen Errose, 54 urterekin, Leuzemiaz gaixo.

 

Errose Bustintza
Tagged on: