Eulalia Abaitua Allende-Salazar  Bilbon jaio zen 1853ko urtarrilaren 25ean, eta bertan hil zen 1943ko irailaren 16an, 90 urterekin. Euskal Herrian erreferentziak dauden lehen emakume argazkilaria izan zen. Bere lan mardularen zati bat Bilboko Euskal Museoan dago ikusgai. 

Ikasketa ezezagunak baditu ere, Bartzelonako Sarriáko Sagrado Corazón de Jesús eskolan ikasi omen zuen.

1861 urtean familiarekin Ingalaterrara joan zen, eta han hasi zen argazkilaritzan murgiltzen. 1876 urtean, Euskal Herrira bueltatu zen, eta bere etxean argazkilaritza lantzeko laboratorioa eraiki zuen.

Abaituak ordurarteko argazkilaritzari emakumearen begirada gehitu zion. Izan ere, argazkilaritza antropologikoaren bidea hartu zuen, eta bereziki, emakumeei ematen zieten lekua, protagonismoa eta bizia beren argazkietan. Bere obra dokumentu historikotzat hartzen da, garai hartako ohiturak, festak eta tradizioak biltzen dituelako. Bere ingurunea osatzen zuten landako eta hiriko bizitzak adi begiratzen zituen, xehetasun eta sentsibilitate handiarekin, eta garaiko emakumeen zeregin eta jarrera anitzak jasotzen zituen, protagonismoa emanik eta gaur egunera ekarriz. Bere lanaren ezaugarri nagusienak, naturalitatea, bapatekotasuna eta ia beti kanpoan eta argi naturalarekin lana egin izan izan ziren.

Bere argazkien kalitate teknikoagatik eta bere erretratuekin erakusten zuen gizartearekiko interesagatik (gizonezko argazkilariak, bereziki monumentuak eta estudioko erretratuak egiten zituzten garaian), argazkilari bikaintzat izendatzeaz gain, estatuko argazkilaritzaren aintzindaritzat hartu zuten.

Eulalia Abaituaren obrako hainbat argazki:

Eulalia Abaituaren argazkia Eulalia Abaituaren argazkia

Eulalia Abaituaren argazkia

Eulalia Abaitua:

Eulalia Abaitua

 

Eulalia Abaitua Allende-Salazar
Tagged on: