Helburu handiak ekintza txikien bitartez betetzen dira. Eta denborarekin. Urtebetek guztia alda dezake.
Ekintzaile txikioi norberaren aldarteak eragin handia sortzen digu egunerokoan, edota etorkizuna aurreikusteko momentuan. Izan ere, gure ilusio, indar eta motibazioak modu batera edo bestera jokatzea ekar dezake.
Horregatik, garrantzitsua da gure bizitza pertsonala zaintzea. Honek ekarriko digu, zalantzarik gabe, gure bizitza profesionalean ere gustora aritzea, eraginkor eta ideia argiekin.
6 urrats proposatzen dizkizuegu, markatzen dituzuen helburu handiak lortzeko baliagarri izan daitezkeelakoan:
- Mentalitate berria: zure garuna muskulu bat bezalakoa da, zenbat eta erronka gehiago, orduan eta sendoagoa bilakatzen da. Horregatik, zure konfort zonatik aterako zaituen zerbait berria ikastera gonbidatzen zaitugu, hizkuntza berri bat, edo daukazuna hobeto ikastea, eskulanak egiten ikastea…
- Gorputz berria: gorputz osasuntsu batek zure bizitzako alor guztietan du eragina, baina lehen urratsa ematea zaila izan daiteke. Horregatik, zure gorputza mugitzea gomendatzen dizugu, poliki-poliki kirola egiten hasi; oinez ibili; eskailerak igo-jaitsi; zure elikadura zaindu.
- Gaitasun berria: zerbait erabilgarria eta garrantzitsua ikasteak etorkizunean abantailak ekarriko dizkizu. Pentsatu zer izan daiteken zure interes pertsonalean edo profesionalean aurrera egitea ekarriko dizun gai hori.
- Ohitura berriak: eguneroko aldaketa txikiek denborarekin emaitza handiak ekartzen dituzte. Aukeratu hilabete bakoitzean ohitura berri bat; adibidez, liburu bateko 5 orrialde irakurri; goizero 10 minutu lehenago jaiki…
- Konexio berriak: inguratu zaitez inspiratzen eta erronka berriekin hazten zaituzten pertsonez. Komunitate berriak ezagutuko dituzun inguruneetara hurbildu: irakurketa klubak, ekintzailetza taldeak…
- Bizitza berria: Zer pasako litzateke hemendik urtebetera zure bizitza orain imaginatzen duzun modukoa balitz? Posible da diziplina eta argitasun pixka batekin. Urtebete honetan bete nahi ditugun 3 helburu nagusi identifikatu. Hilero jarraipena egin zein urrats eman dituzun aurrera ikusteko, eta helburu nagusi horiek lortzen laguntzeko.
Ezina ekinez egina:
Ekintzaile txikiok txingurrien modukoak gara, txikiak, langileak. Eta geure burua guk geuk zaindu behar dugu, geure lan-baldintzak guk geuk borrokatu eta lortu behar ditugu, geure aurrerapausoak guk geuk planifikatu eta ospatzen ditugu.
Txikitik ongizatera. Plangintzak ideiak argi izaten laguntzen digu. Helburuek nora joan erakusten digute.
Indarra eta adorea!!