Soledad Kasilda Hernáez Vargas anarkista eta feminista Zizurkilen jaio zen 1914an eta Biarritzen hil 1992an, bitarte horretan, Donostiako Egia auzoan bizi izan zen luzaroan.

Amaren familia anarkista eta bohemioa zen, amona Nafarroako ijitoa izanik, eta haurra askatasun giro horretan hezi zuten. Mugimendu anarkistako kide izan zen, eta emakumeen eskubideen eta askatasunaren alde ere aritu zen.

1934an poliziak atxilotu egin zuen lehergailu eta propaganda anarkista zeramala, eta 29 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Hondarribiako Guadalupeko gotorlekuan egon zen preso lehenik, eta ondoren, Alcalá de Henaresera eraman zuten. 1936an, aldiz, hauteskundeen ondoren askatu zuten.

Espainiako Gerra Zibilean fronte ezberdinetara batu zen, aharik eta emakumeak fronteetatik erretiratzen hasi ziren arte. Orduan, Bartzelonara joan zen, miliziarrentzako arropak josten ziren lantegi batera lan egitera. Gerra galdu ostean, Baionara eta Frantziako hiri ezberdinetara joan zen bere bikotearekin batera, eta Naziek Frantzia okupatu zutenean, erresistentziarekin kolaboratu zuten. Parisen bizitzen egon ondoren, Lapurdira bueltatu zen 1943an, eta bertan bizi izan zen 1992an hil zen arte.

Gogoangarria da Kasilda Hernaezen Biarritzeko hilerrian ageri den esaldia:

Andra! Zu zera bukatzen ez den sua!

Kasilda Hernaez

Kasilda Hernáez