Maddi Pelot Talença herrian jaio zen 1947 urtean (Bordele hiriaren ondoan), eta Biarritzen bizi izan zen 2016 urtean hil zen arte. Euskaraz idazten zuen, euskal idazlea, eta Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen. Peloten literatur genero bereigarri nagusiena, Zientzia fikzioa izan zen, aitzindaria izan zelarik genero hau euskaraz lantzen.

Hizkuntzalaritzan ikasketa ugariak zituen: ikasketa klasiko horien artean, frantsesa, latina eta greziera zituelarik. Gramatikako agregazioa deritzona egin zuen, eta literatur irakasle lanetan aritu zen. Baionako euskal unibertsitatean ere ikastaro anitz eskaini zituen. Euskara gaztetan ikasi zuen, 23 urterekin hain zuzen ere.

Argitalpenak:

Bi narratiba liburu ditu argitaratuta: Biharko oroitzapenak (1985) eta Teleamarauna (1987), biak ere Maiatz-ekin argitaratuta. Horiez gain, Hinduismoa, monoteismo mila aurpegiduna (1992) ikerketa ere argitaratu zuen.

01 mayi pelot

 

Maddi Pelot