Olaia Inziarte Oronozen jaio zen 1999an eta euskal abeslaria da. 2022an ekin zion musika munduan bakarlari bezala, izan ere, lehenago beste artista ugariren teklatu eta koro lanetan ere aritu izan da. Betidanik egon da musikari lotuta, influentzia zahar eta berriak jasoz, entzuten, entzule ona izatea dela garrantzitsuena uste duelako. Bere ibilbidean, honako bakarkako single eta bakarkako diskak argitaratu ditu:

  • Astelehenetan (2020)
  • Lehengo lepotikan burua (2022)
  • Denak begira daudelaik (2023)
  • Zerrautsa (2025)

Olaia Inziarte

Emakume ekintzaile gaztea da, bere bidea egiten ari dena kultur-eremuan. Indarra du ahotsean, pasioa hitzetan, eta formula erakargarri horrekin, goxatzen ditu entzuleen belarri eta barruak.

Segi bide horretan!

 

Olaia Inziarte