Jarrera sexistak lan-eremuan barneratuta ditugula uste duzue? Ziurrenik horren inguruan lanketa bat egin duenak ekidin egingo ditu, baina, lanketarik egin behar ez duela pentsatzen duenak, erreproduzitu egiten ditu?
Bai, noski.
Lan-eremuan oso ohikoak dira jarrera sexistak eta horien aurrean norberak hartu beharreko neurriez hitz egingo dugu gaurkoan.
Zein izan daitezke jarrera sexistak lan-eremuan?
- Emakumeen iritzia ez baloratzea, ez entzutea.
- Emakumeen izana gutxiestea, baloratzen dena gizonezkoaren figura izanik.
- Iruzkin eta txiste matxistak egitea.
- Emakumeen gainetik hitz egitea, altuago hitz eginez, ixilaraziz.
- Emakumea delako gai ez dela pentsatzea eta adieraztea.
- …
Zoritxarrez, asko dira.
Zer egin dezakegu jarrera sexistei aurre egiteko lan-eremuan?
Enpresetan sexu arrazoiengatiko jazarpenen eta sexu-jazarpenen aurkako protokoloa sortu eta komunikatzeko obligazioa ezarrita dauka 1/2023 LEGEGINTZAKO DEKRETUAK, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
Garrantzitsua da aholkularitza konfidentzial bat sortzea negozio handi zein txikietan, non, jarrera sexistak eta jazarpen sexistak izan diren kasuak aurkeztu eta kudeatzeko. Norbanako enpresa txikietan, autonomoetan, komeni da zerrenda bat egitea jasaten diren ohiko jarrera eta jazarpen sexisten ingurukoa, eta horien aurrean, zein baliabide edo aukera dauden aurrez pentsatu, bilatu, eta identifikatzea. Horrela, ematen diren kasuan, ahalduntze bat egongo da aurre egiteko: izan salaketa moduan, izan hitzez, edota ekintzez.
Horrez gain, komeni da hitz egitea jasandako jarrera sexisten inguruan: izan languartean, izan lan-eremuko beste eragileen artean. Izan ere, baliteke, norbaitek pertsona berarengandik antzeko tratua jasan izana, eta ez izatea jarrera puntual bat, ohiko bat baizik. Elkarlanean eta elkarri laguntza eskainiz, lan-eremuan tratu onak izateko bidea eraiki dezagun!
