Oporrak eta lana, lana eta oporrak… Ze zaila den ekintzaile txikia izanez gero, oporren kudeaketa nola egin erabakitzea, ezta?
Badirudi beti lanerako egon behar garela, edozein ordu, urteko garai eta unetan. Eta, denak du urgentzia, beti.
Guk azken urtetan lortu dugu oreka egokia topatzea, baina, lehen urtetan, oso zaila egin zitzaigun. Normalean, bezeroek beren oporrak bai, baina, gureak ez zituzten errespetatzen. Baten batek esan zigun: “zuen lan egunak eta nire oporrak kudeatzeko…” uda betean. Beste lanik ere ez genuenean aurreikusten, beretzat soilik lanean egon behar izan ginen. Gaur egun ziurrenik beste era batera kudeatuko genuke bezero batek horrelako zerbait esan izana, baina, hasiera izanik eta bezeroa mantendu nahi horrek, horretara eraman gintuen.
Lan gehien, noiz?
Lan egiten dugun sektore eta ditugun bezeroen arabera, lan gehien izango ditugun garaiak alda daitezke. Hori horrela izanik, gure lan eremuan ematen diren tendentzia orokorrak irakurtzen ikasiko dugu eta horren arabera antolatzen gure lanerako hilabeteak eta oporretarako tarteak. Hasieran kosta egingo zaigu, baina, gerora, guk ere ikasi dugu bezeroei aurrez abixatuz gero gure oporrez, eurak egiten duten bezala ;), antolaketa errazagoa dela eta gehiago errespetatu izan gaituztela zentzu horretan. Badakigu lan eremu guztietan egoera ez dela berdina eta estrategia desberdinak erabili behar direla kudeaketa horretarako. Enpresa handitzen ari den ekintzaile txiki batek erronka gehiago ere izango ditugu langileen kudeaketari dagokionez, oporrekin lotuta, etab. Baina, guk geure esperientziatik idazten dugu, berau delako ezagutzen duguna. Gure kasuen, gure lan eremuko tendentzia horiek irakurri eta lan gutxien dugun tarte horietan oporrak hartuz gero, nahiko kudeaketa egokia egiten dugu eta bezeroen lanak garaiz bukatzeaz gain, gure deskantsuak egiteko aukera izan ohi dugu.
Zuk partekatu nahi duzu zure esperientzia? Pozik irakurriko zaitugu 😉
Beste hainbat konturekin bezala, esperientziak laguntzen du gure buruei garrantzia ematen eta lana ondo egiteari bezainbeste garrantzia ematen gure deskantsuari. Deskantsurik gabe, reseteatu gabe, oso zaila delako indarra eta energiarekin lan egiten jarraitzea. Beraz, zuen lan eremuko tendentziak ulertu eta zuentzat deskantsu egunak hartzera bultzatzen zaituztegu. Unean uneko egoerak ulertu eta ikusita, baina, zuen buruei ere duen garrantzia emanez. Burnout-ik ez dugu nahi eta horretarako deskonektatzea ezinbestekoa da 😉
