Jone Uria Albizuri algortarra, 1990ean jaio zen. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, matematikaria eta bertsolaria.

9 urterekin San Nikolas iastolan hasi zen bertsotan eta 12rekin Algortako Bertsolari Eskolan hasi zen. Bizkaiko Eskolartekoetan txapela lortu zuen txikien mailan eta nagusien mailan. 2008 urtean, lehen aldiz hartu zuen parte Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, eta finalaurrekoetara iritsi zen. Hurrengo urtean, berriz, 2009an hain zuzen ere, Bertsolari Txapelketa Nagusian finaularrekoetako bigarren itzulira iritsi zen. 2010 urtean Uribe Kostako txapela irabazi zuen. Geroztik, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaletara heldu da 2010-2025 urte arteko final guztietan, eta edizio hauetako bi alditan bigarren geratu izan da. Bertsolari Txapelketa Nagusiari dagokionez, 2009 eta 2021 arteko edizioetan hartu du parte. Alor administratiboari dagokionez, Euskal Herriko Bertsozale elkarteko Sustapen Saileko arduraduna izan zen, baita Elkarteko Zuzendaritzako partaide ere.

Hala ere, Uriak bertsotan bere matematikari talentua uztartu izan du, bertsoen bitartez zientzia gerturatuz entzuleengana. Bere Tesian zuhaitz forma duten grafoak ikertu zituen, multzo teoriaren barruan. Eta, egunkarietako zutabeen bitartez, zein, bertsoen bitartez, zientziaren dibulgazioa landu du maiz.

Jone Uria

Jone Uria Albizuri