Kasu asko entzuten dira gaur egun phising delako ziber erasoen gainean. Oso praktika arrunta bilakatu da, aitzitik, emailean desio ez dugun posta jasotzea, eta gainera, gu engainatzeko moduko eduki eta loturak izatea.
Phising-a deritzo mota horretako birus edo erasoari.
Gure egunerokoan nola egin aurre phising-ari?
Ez da erraza internet zabalean isolatuta egotea ziber eraso hauengandik. Horregatik, egunero praktikatzeko moduko urratsak eman behar ditugu. Alde batetik, gure ezagunak diren kontaktuak agendan txertatu behar ditugu. Horrela, bidaltzaile seguruen zerrendan txertatuko ditugu. Bestetik, ezezagunak direnak edota gurekin harreman zuzenik ez duten emailak blokeatu egingo ditug: spam-era bideratuz. Spam-a egunero errebisatuko dugu, email mota hori ahalik eta gutxien egon dadin gure zerbitzarian. Ezabatu egingo dugu, beraz, egunero SPAM karpeta.
Horrez gain, aurreko batean azaldu genizkizuen gomendio sorta irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, phising-a ongi identifikatzen ikas dezazuen. Izan ere, geure baitan dago phising-aren sareetan erortzea ala ez erortzea.
Zaindu ingurukoak ziber erasoez:
Guk geuk phising-a ezagutzea, identifikatzea eta aurre egiteko baliabideak jartzeaz gain, garrantzitsua da delitu-praktika honen berri gure inguruan ere zabaltzea. Izan ere, nahikoa da gure inguruko batek phising email batean klik bat egitea, haren eraginak bere kontaktu-sarean zabaltzeko. Iruzurra handitu egin daiteke ez bagara zuhur ibiltzen guztiok. Horregatik, hitz egin digitalki harremana duzun bezero, hornitzaile edo ekintzaileekin gaiaz, eta erakutsi phising-a identifikatzeko eta aurre egiteko moduak. Horrez gain, ez ahaztu, bizitza profesionalean dituzun harremanez gain, bizitza pertsonalean dituzuenak ere zaintzeaz. Horrela bada, lagun eta senitartekoekin ere izan elkarrizketa berbera.
Formakuntza:
Tamalez, zibersegurtasuna ez da phising-ari aurre egiteko babes-neurrietara mugatzen. Eraso asko izaten dira eta oso izaera ezberdinekoak, gaur egun, gainera, asko ugaritu da aniztasun hori. Horregatik, komeni da, egunean egotea gure negozioarentzat kaltegarria izan daitezkeen kontzeptuetan. Gai honen inguruko lanketa egiten duen ZIUR zibersegurtasun zentroaren webgunean, albisteak agertzen dira, eta formakuntzak ere eskaintzen dituzte eskualdeetako garapen agentzietan.
Zaindu zaitezte!
