Sare sozialak erabiltzen dituzu zure proiektuaren berri emateko? Zu zeu zara zure proiektua? Gure irudia nola lantzen dugun ezinbestekoa da interkonexioaren garai hauetan.

Gure irudia zaintzea ezinbestekoa da proiektuaren jarraipena bermatu ahal izateko. Hau da, bezeroekin dugun harremana, hornitzaileekin lantzen duguna… Egunerokoan ditugun jarrera eta lan egiteko moduek bereiziko gaituzte konpetentziatik eta horrek bilakatuko gaitu berezi. Horrek emango digu balio erantsia merkatu nahasi eta zabal honetan. Lanketa hori kontzientea izatea ezinbestekoa da gure irudia lantzen dugun unean, hau da, egunerokoan.

Sare sozialak, gure irudiaren beste aldea

Baina, egun, sare sozialak ere badira gure irudia “saltzeko” bide eta oso erabiliak dira, gainera. Baina, ba al dakigu era egokian erabiltzen sare sozialak? Gure irudia zaintzen al dugu? Edo horretan pentsatzen al dugu sare sozialetako irudi, testu, bideo eta bestelakoak zabaltzeko unean? Askotan, “zerbait argitaratu behar” dugulako, gehiegi pentsatu gabe gehitzen ditugu mezu eta irudiak. Normalean, ziurrenik, egokiak izango dira eta ez dute gure proiektuaren irudia kaltetuko. Baina, baliteke, gai delikaturen baten inguruan posizionatzen bagara, nahi ez ditugun erantzunak jasotzea; edota, politikoki eta zuzenki posizionatzen bagara, bezeroak galtzea; edota, geure buruak badira gure proiektuaren irudia, geure buruaren inguruko mezu desegokiak jasotzea, etab. Hau guztia kontuan hartzen badugu eta kontziente izanda ere, egitea erabakitzen badugu, ondo dago. Baina, garrantzitsua da ondorio horiek kontuan izatea, sorpresa desatseginik izan ez dezagun.

Adibidez, politikoki eta era zuzenean sare sozialetan posizionatzea gure erabakia bada eta horrek izan ditzakeen eraginez kontziente bagara, ez dago arazorik. Edota, nahikoa indar badugu, gure buruaz komentario desegokiak jasotzeko, jada aurre lanketa eginda dugulako, aurrera horrekin! Baina, aurrez esan bezala, kontziente izatea garrantzitsua da.

Bestetik, nola landu gure buruen isla gure irudia gu geu garenean? Gure lana hori bada, oso kontziente izan beharko gara, hasteko, mezu egoki nahiz desegoki ugari jasoko ditugula. Pantaila bat tarteko izateak iruzkin desegoki ugari idaztera bultzatzen duela jende asko. Horretarako prest egotea ez da erraza eta lanketa konstante bat egin behar da, autoestimua landu, etab. Hala ere, ziurrenik zuetako gehienen egoera ez da hori. Zuen proiektuen irudia zaindu nahiko duzue, baina, ez zarete zuek izango irudia bera, ezta?

Kasu horretan, zein sare sozialetan egotea komeni zaizuen aztertzea gomendatzen dizuegu. Hau da, zuen helburu publikoaren arabera, sare sozial bat edo beste izan daiteke egokiagoa eta indarrak neurtzea komeni denez, erabakiaren araberako lanketa egitea. Ez da beharrezkoa sare sozial guztietan egotea, hobe da baten edo bitan egotea eta egoki elikatzea, denetan egon eta erdizka egotea baino. Irudi okerragoa ematen du azken honek.

Sare sozialetan gure irudia zabaltzearen ondorioak