Aurreko batean entzuten nion alabaren lagun bati ez duela inporta euskaraz traket hitz egitea. Euskañol egitea, alegia. Baina, zalantzak sortzen zaizkit niri. Hizkuntza bat beste batekin nahastuta, erdizka hitz egitea normaltzat hartuz gero, horren bilakaera zein izango da? Azkenean bitakoren bat gailenduko dela deritzot, hizkuntza nahasi hori ezin baituzu espazio formaletan erabili, ez baita hizkuntza, gaizki hitz egiten den formula baizik.
Gurean oso ohikoak dira pero, no, que, aunque… txertatzea euskal esaldietan. Baina, uste dut garaia iritsi dela euskara bultzatzaeko kanpaina bat egitekoa. Modu xumean, norberak bere inguruan, baina, gelditu behar dugu euskañolaren joera orokortu honekin.
Eta lanean ekiten badiogu euskara bultzatzeko kanpainari? Nola?
- Jendaurreko komunikazio guztiak euskaraz eginez.
- Euskaraz ongi idazteko zalantzak badituzu, horretarako tresnak erabiliz.
- Ahalik eta naturalen eginez lehen hitza euskaraz.
- Euskararen erabilera egokiaz hitz egiten ingurukoekin, gaia mahai gainean jarriz, alegia.
- Zuzenketekin itsutu gabe, baina, baliabideak eskainiz hitz egokia ateratzen ez zaienei.
Lanean eta kalean, saiatu gaitezen ongi hitz egitera bultzatzen gure inguruko pertsonak.
Hausnartzen jartze hutsarekin urrats bat emango dugu: hitz egin, beraz, euskaraz!