Amaia Aldai Gonçalves pilotari bizkaitarra da, Diman jaioa 2000 urtean.

Arratiako Kirol klubean eta Athletic Clubean futbolean aritu ondoren, pilotari karrerari ekin zion. Orduztik, punta puntan dabil pilotan Aldai; 18 urterekin lortu zuen aurreneko Emakumeen Master Cup Lau t’erdiko garaipena (2021). Gerora, 2022an eta baita 2023an ere txapeldun izan zen modalitate honetan.

Joko azkarra egiten trebea da Aldai, indartsua eta aditua baita aurrealdean. Bizkorra errestoan eta zuzena atakean. Doai hauek izanik, bere aurkariei ez die bat ere erraz jartzen bera garaitzea, baina, era berean, maila handia ematen dio pilota-jokoari.

Jarrai dezazula dena ematen eta ikusleoi pilotaz gozarazten Amaia!

Amaia Aldai

Amaia Aldai
Tagged on: