Sexismoa egunero arnasten dugu, gizarte patriarkal eta matxista batean bizi garelako. Eta hori, gure eguneroko lanean ere pairatzen dugu, alor eta harreman ezberdinetan.

Jabetu zara inoiz sexismoak nola eragiten duen zure lanean? Gizon ala emakume bezeroek berdin hitz egiten dizute? Nabaritzen duzu batzuen eta besteen desberdintasunik zugana zuzentzean? Uste duzu zu emakume ala gizon izan, berdin hitz egingo lizuketela?

Pasa da aurtengo martxoaren 8a, bai, baina, pertsona batzuk kanpora begira egiten dituzte eraldaketak, eta barrura begira, berriz, berdin-berdin jarraitzen dute euren pentsamendu matxistek eraginda. Zein zaila den errotutako kultura bat eraldatzea, egia da zinez hori. Baina, horregatik, ez da utzi behar barrura begiratzeari, eta barrukoa kuestionatzeari.

Gure ingurunean ere badugu zer landu, eguneroko jarrera sexista txikiak identifikatu ostean, hauei nola aurre egin pentsa genezake. Hitzez, ekintzez… baina, zerbait egin beharra daukagu. Izan ere, hitz eta ekintza txikiek, eragin handiak izan ditzakete pertsona batzuen pentsamendua irekitzen.

Ez dizuete askotan esaten inguruko jendeak: …ez nintzen horretaz konturatu! Ba, horixe da gaurko gakoa 😉 post honetako galderen inguruan hausnartu, eta prest izan erantzunak hurrengorako!

Eme zortzi edo zortzi eme
Tagged on: