Martxoaren 8ak martxoa moretzen du: denda, sare sozial, kultur ekitaldi… ugari egiten diren egun horren bueltan. Eta martxoan 9an, zer gertatzen da?

 

Martxoa gerturatzen doan heinean, berdintasuna oinarri izanda lan egiten dugun enpresa, kooperatiba, autonoma, etab.ek hitzaldi, sentsibilizazio kanpaina eta halakoetarako gonbidapen ugari jasotzen ditugu. Emakumeen egoeran erreparatzen ez duten enpresek ere euren sare sozialak morez tindatzen dituzte, dendetako erakuslehioak kolore hau izaten dute nagusi; baina… zer gertatzen da martxoaren 9an?

Badirudi emakumeak hitzaldi batera gonbidatzen dituztenean beren emakume izaeraz hitz egiteko dela edo martxoaren 8aren bueltan; apirilean, adibidez, arlo zientifikoan antolatzen den mahai-inguru baterako gonbitea ez dute hain erraz jasoko.

Bestetik, martxoan gure herri eta hirietako kultur agendak emakume abeslari, aktore, ilustratzaileez betetzen diren moduan, beteko balitz urtea… emakume erreferente gehiago izango genituzke denok. Baina, ez da hala izaten. Martxoan emakumeez hitz egitea (haurrek eskolan, helduek lanean edo unibertsitatean) ohiko bilakatu da eta hori aurrerapauso bat izan arren, garrantzitsua da emakume horietaz (eta beste askotaz), urtean zehar ere hitz egitea. Era horretan, gure iruditegia bai enpresa munduan eta baita beste arlotan ere, zabalduko dugu eta emakume nahiz gizonak erreferente hartzea normalizatuko dugu.

Zuk nola ikusten dugu egoera? Emakume ekintzaile izanik, zeri ematen diozu garrantzia egunerokoan?

Martxoaren 8az haratago
Tagged on: