Eguneroko dinamika konkretu bat aurrera eramateak diziplina markatzea eta jarraitzea esan nahi du. Horretarako, beharrezkoa da, urtearen aldi ezberdinetan hausnartzera geratzea. Diziplina diogunean, ez dugu estresa dakarren erritmo jasangaitza esan nahi, baizik eta, benetan garrantzitsua dena erdigunean jartzea.

Urtearen gurpila: esanahia

Gaur urtearen gurpila zer den aurkeztuko dizuegu eta baliabide pertsonal eta profesional bezala eskaini. Helburua da, slow bizitza eta slow ekintzailetza izatera iristea. Horretarako, aurrez esan bezala, bizitzan benetan garrantzitsuak diren gaiak identifikatu behar dira, eta lehentasunak markatu, gure eta ingurukoen ongizatea bermatzeko, eta guregan eta ingurunean ahalik eta eragin positiboena eragiteko.

Funtzionamendua:

  • Urtebeteko lanketa egiten da. Adibidez, 2025.
  • 8 gai zehazten dira. Adibidez: Osasuna, Garapen pertsonala, Familia/lagunak, Maitasuna, Aisialdia, Lana, Dirua, Etxea.
  • Lehenik, gai bakoitzean 0-10 bitarteko nota jartzen duzu, orain arte gai horretan daukazun egoera ona, tartekoa edo txarra den adieraziko duena.
  • Nota baxuenak dituzten gaiak lantzeari ekin dakiokezu. Adibidez, 2025 urtean Garapen pertsonala eta Lana izan badira nota baxuenak jaso dituztenak, gurpilean bertan helburu eta ekintza zehatzak markatuko dituzu hauek indartzeko.
  • Eta ondoren, beste gaiak mantentzeko edo sendotzeko helburu eta ekintzak zehaztu ditzakezu.

Urteko plangintza:

Azkenik, gurpil osoa beteta duzunean, hau da, gai bakoitzak nota duenean eta urte horretan egin nahi dituzun ekintzak zehaztean, betetzen hastea besterik ez zaizu geratuko. Asteko, hilabeteko eta urteko errutina berriak finka ditzakezu, eta poliki-poliki Urteko gurpila osatzen duten ekintzak betetzen joan. Ondoren, baloratzen joatea gomendatzen dizugu, hau da, zein ekintzak sentiarazten zaituen ongi, eta zeinek ez hain ongi. Eta, hori kontuan izanik, aldaketak egiten joan zaitezke zure errutinatan.

Urtearen gurpila

Urtearen gurpila